Field trialean herriko ehiztariak

Posted: 2012/11/01 in Gizartea, Ingurumena, Lehiaketak, Natura
Etiketak: , , , , , ,

Aurreko asteburuan Aralarko parke naturalean jokatu zen Enirio-Aralarko II. Field Trialean —oilagor ehiza txakurrekin, baina hegaztia hil gabe— hainbat ehiztari gabiriarrek parte hartu zuten. Euskal Herrian Field Trial elkarte antolatzaileko kide dira, hein berean. Goierriko eta inguruko jendeak osatzen du elkartea. Paseko oilagorrak erabiltzen dituzte, baina azken pausoraino joan gabeko ehiza eginez. Europa aldean oso zabaldua dagoen joera da. Dinbi-danba denak txikitu beharrean, naturaz, ehizaz eta basoaz gozatzeko modu errespetagarria.

Larunbatean eta igandean jokatu zuten field triala, eguraldi negargarriarekin. Azkenean, Iparraldeko Nicola Gurutxageren ‘Deros des pics Luchonnais’ setterrak irabazi zuen proba, lehenengo Bikain-CACT kalifikazioarekin. Euskal Herriko Basoetako Dama sarirako lehen proba baliagarria zen Aralarkoa. Bigarrena, eta azkena, Iratiko oihanean (Zuberoa) jokatuko dute, larunbat-igande hauetan (azaroak 3-4).

Euskal Herrian Field Trial elkarteko kide batzuk, horietatik lau gabiriarrak. Igandean, Lazkaon. /Joseba Aldanondo

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s