Joandakoei bisita egiteko prestatzen

Posted: 2012/10/31 in Azpiegiturak, Gizartea, Historia
Etiketak: , , ,

Azaroaren lehena, Domu Santu edo Santu Guztien eguna da bihar. Hildako senitartekoei, lagunei, herrikideei bisita egiteko izendatutako eguna. Herriko hilerria bihar egun osoan zabalik egongo da. Aurrez ere, txukunketa eta apainketa lanak egiteko, irekita da. Gaur, adibidez. Jendea ibili da.

Hilerria, aurrean kotxe ugarirekin, gaur eguerdian.

Gaur egun zerbitzua ematen duen hilerria 1820an eraikia da. Bertako kaperan pertsonaia batek hobi berezia du. Jose Maria Osinalde Gorosabel han dago hobiratua, Gabiriako hilerria berritzeko dirua eman zuelako, 1920ko hamarkadan. Diotenez, hilerri horretan jarri zituzten Estatu osoan bigarren aldiz hobiak edo nitxoak, Bartzelonako hilerriaren ondoren. 1959ko martxoaren 10ean hil zen, 87 urterekin. Haren emazte Maria Dolores Goñi Osinalderentzat ere hobia erreserbatu zuten. Osinaldek, besteak beste, herrira edateko ura ekartzeko lanak diruz finantzatu zituen.  1935eko urriaren 15ean inauguratu ziren obra haiek. Plazako harrizko iturria ekitaldi haren testigantza da. Bestetik, Osinalde elkarteak ongile haren izena hartu zuen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s