Ander Iurritak Astigarretari buruzko liburua egin du, Zufiaurrerekin batera

Posted: 2012/10/29 in Gizartea, Historia
Etiketak: , , , , ,

Gabiriar jatorriko Ander Iurritak asteazkenean, urriak 31, aurkeztuko du Beasainen Astigarreta auzoari buruz egindako liburua. Aurkezpen ekitaldia Igartza jauregian da, 19:00etan. Josetxo Zufiaurre etnografo beasaindarrarekin batera ondu du, eta Beasaingo Paperak bildumako zati izango da liburukia. Iurritak argazki zaharrak bildu ditu, eta horietan agertzen diren pertsonak identifikatu. Herrian bertan ere lan ugari egin ditu, eta ari da egiten, tartean Balentzategi eskolaren mendeurrenari lotuta. Zufiaurrek, bere aldetik, Armandegiko pikota ikertu zuen, eta ‘Cruceros, cruces, picotas y santutxos en Gipuzkoa’ liburuan argitaratu (Kutxa Fundazioa, 1995).

Astigarretaren historia —udalerri beregain izan zen 1615etik 1920ko hamarkadara arte— bildu dute. Tartean, gure herriarekin lotura duen pasarte bat ere jaso dute, Astigarretako azken ehuleari dagokiona. Borda baserriko ehulea, Telleria abizenekoa, Gabiriara aldatu zen bizitzera, lihoa geroz eta gutxiago ereiten zelako eta oihalak lantzeko lanik ez zegoelako. XIX. mendearen erdialdeko kontua da; orduan hasi ziren Norteko trenbidea eraikitzen —lanak 1858an hasi ziren—, eta ehuleak kantina jarri zuen obra inguruan, baserri bat hartuta. Trenbideko langileak hara joaten ziren. Senarrak langile-kuadrilla bat antolatu zuen, eta aberastu egin ziren.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s