Gabiriako ehiztariak field trial lehiaketan ariko dira, asteburuan

Posted: 2012/10/26 in Gizartea, Ingurumena, Lehiaketak, Natura
Etiketak: , , , , , ,

Gabiriako ehiztari batzuek hegaztia hil gabeko Basoetako Dama ehiza lehiaketan parte hartuko dute, bihar eta etzi, Enirio-Aralar parke naturalean. Lizarrustitik gora, Lareo urtegiaren inguruko sailetan eta basoetan ariko dira, britainiar arrazako ehiza zakurrekin. Oilagorretan jardungo dira. Hamabost minutuko txandetan, zakurrarekin joango da ehiztaria. Abereak oilagorra aurkitu, gerarazi eta nagusiari erakutsi behar dio. Perkutore batekin tiro-hotsa ateratakoan, behar bezala jokatu behar du zakurrak, tokian bertan mantenduz, izutu gabe eta hegaztiaren atzetik korrika atera gabe.

Enirio-Aralar CACT Field Trialaren antolatzaile eta heriotzarik gabeko ehizean jarduten diren bi gabiriar. /Joseba Aldanondo

Euskal Herrian Field Trial elkarteko kideak dira, hein berean, herriko ehiztariak. Ehiza txapelketa Aralarren izango bada ere, gaur (ostirala) gauean Gabirian izango dira lehiaketako epaile, antolatzaile eta ehiztari zenbait, Korta jatetxean dutelako afaria.

EGITARAU OSOA

Urriak 26, ostirala

  • 19:00. Epaileei harrera. ‘Ehiza txakurren hazkuntza’ hitzaldia, Luis Maiz, Ismael Carro, Iñaki Elorriaga eta Garcet Lacoste adituekin. Zaldibiako Goizane eraikinean.
  • 22:00. Afaria, Gabiriako Korta jatetxean.

Urriak 27, larunbata

  • 08:00. Baterien osaera, Lazkaoko Amebi sagardotegian.
  • 09:00. Mendira irteera.
  • 09:30. Field trial probaren hasiera.
  • 14:30. Eguneko raporta.
  • 14:45. Bazkaria, Amebi sagardotegian.
  • 22:00. Afaria, Lierniko Mujika jatetxean.

Urriak 29, igandea

  • 08:00. Baterien osaera, Amebin.
  • 09:00. Field trialaren hasiera.
  • 14:30. Gosaria, azken raporta, sari ematea eta sailkapenak.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s