Argentinarrak bisitari, udan

Posted: 2012/10/23 in Gizartea
Etiketak: , , , , , , , ,

Argentina hegoaldeko Necochea hiriko Eusko Etxeak antolatuta, eta Hator Hona programaren barruan, 19 argentinarreko taldeak Euskal Herrira bidaia egin zuen, ekainaren 23tik aurrera, 15 eguneko egonaldian turismoa egiteko. Tartean Gabirian izan ziren, inguruko herriak ere ikusi zituzten ibilaldi batean.

2004tik  urtero Euskal Herriko gazteak Argentinan hartzen dituzten familietakoak ziren. Hator Hona programaren helburua bi nazioetako gazteen trukea egitea da, batean zein bestean egonaldiak antolatuz. Aurtengo udan, etxean hartzen dituzten nagusientzat antolatu dute bidaia hori, Euskal Herria ezagutzeko. Bidaian zehar Gabiria ere bisitatu zuten, gaur euskalkultura.com webgunean argitaratu den artikulu batean dioenez:

Hegoaldeko zein Iparraldeko herri ugari bisitatu zituzten turista argentinarrek Euskal Herriko uda giroa aprobetxatuz: Iruñea, Beasain, Zerain, Segura, Ormaiztegi, Zumarraga, Gabiria, Urretxu, Idiazabal, Elizondo, Arizkun, Bera, Erratzu, Etxalar, Lesaka, Bozate, Donibane Loizune, Hendaia, Gernika, Bermeo, Lekeitio, Elantxobe, Ondarroa, Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz, Lasarte-Oria, eta Bilbo, batzuk aipatzearren. Eta ibilbidean ez zuten galdu ez Gaztelugatxeko baselizako kanpaiak jotzeko aukera ezta Zugarramurdiko kobazuloetan barneratzekoa ere.

Necochearrak Gernikan, udan./euskalkultura.com

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s