EH Bilduk jaso du boto gehien, 162, eta bigarrena EAJ izan da 116rekin

Posted: 2012/10/21 in Gizartea, Politika
Etiketak: , , ,

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EH Bildu koalizioari eman diote botoa gabiriarren %56,85k. Denera 162 boz jaso ditu. Bigarren indarra EAJ izan da, 116rekin (%40,70). PSE-EEk lau jaso ditu (%1,40), eta PPk, IUk eta ATTKA-Pacmak bakarra (%0,35na). Hiru baliogabe eta bi zuri ere izan dira. Errolda 383 hauteslekoa zen.  Abstentzioa %24,28koa izan da, 2009an baino 1,7 puntu baxuago.

Duela hiru urte, deialdi berdinean, EAJ indar bozkatuena izan zen -ezker abertzaleko D3M baliogabetua zen-, gaur atera dituen boto kopuru oso antzekoarekin (113 lortu zituen 2009ko martxoaren lehenean). Orduan baliogabeak 52 boto izan ziren (%14,36), eta gaur egun EH Bildun dauden EAk 58 boto (%27,23)  eta Aralarrek 32 boto (%15,02) atera zituzten.

Gaurkoan lehian ziren indar politikoen arteko korrelazio antzekoena egiteko 2011ko Batzar Nagusietarako hauteskundeak izan ziren. Orduan Bilduk 164 boto (%51,25) jaso zituen, EAJk 97 (%30,31), Hamaikabatek 23 (%7,18), Aralarrek 21 (%6,56), PSE-EEk 5 (%1,56), PPk 2 (%0,62) eta EB 1 (%0,31). Hori bai, hauteskunde hartan abstentzioa %16,45ekoa izan zen, gaurkoa baino zortzi puntu baxuagoa, errolda beraren gainean (383 lagun botoa eman zezaketenak).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s