Eskolaren mendeurrena izango da hurrengo ‘Makilari’-ren gai nagusia

Posted: 2012/10/17 in Eskola, Hedabideak, Herria, Kultura
Etiketak: , ,

Balentzategi herri eskolaren ehungarren urteurrenak hartuko du pisu handiena datorren urteko ‘Makilari’ herri aldizkarian. Astelehen arratsean izan zen hurrengo zenbakia prestatzeko aurreneko bilera, eta hainbat atal finkatu zituzten. Iaz geldituta bezala, eskolari emango zaio espazio eta eduki handiena.

Artikulu ugaritan jorratuko dute herritarrek mendeurrena. Eskolan ibilitako belaunaldi askotako oroitzapenak bilduko dituzte, batetik: adinekoenak, 50-60 urte artekoenak, 40 urteren bueltakoenak, gazteagoenak… Bestetik, ikasle eta ondoren irakasle bertan aritu direnen testigantzak ere irakurri ahalko dira. Gaztetxoek Gabiriako eskolatik Loinazperako jauzia nola bizi duten ere jasoko da. Borobiltzeko, 100. urteurrenaren harira egingo diren ospakizunen erreportajea izango du Makilarik, argazki zaharren atalaz gain.

Gainontzean, ohiko sailek jarraituko dute: herriko eragile eta taldeen berriak, Di-da elkarrizketa motzen atala, elkarrizketa herriko pertsonaia bati, profesio eta sukalde txokoak, 2012ko urtekaria… Iaz ekindako bidetik, “Gabiriar berriak” atalari jarraipena emango diote, eta kanpoan bizi diren gabiriarrekin ere zerbait egin nahi da.

Makilari-ren hurrengo bilera 2013ko urtarrilaren 8an egitekotan gelditu ziren, 19:00etan, Etxeberri kultur etxean. Ordurako, lanek bideratuta eta eginda egon behar dute.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s