Amelia Jauregik Urrezko Kaiku Saria jaso du

Posted: 2012/10/11 in Ekonomia, Gizartea, Nekazaritza, Pertsonaiak
Etiketak: , , , , , ,

Artzai Gazta elkarteak Amelia Jauregi artzaina saritu zuen, atzo, Donostiako Kursaalen. Elkartearen urteko sarietako gorena jaso du Baztarrikako artzain eta gaztagileak, elkartearen lehendakari Pablo Basterraren eskutik. Urrezko saria beti artzain bati eman ohi diote.

Inguruko jende askoren artean banatu zuen Ameliak saria, lore sorta bat eskuetan zuela. Inazio aita zenari, lehenik, “ardiak maitatzen hark erakutsi zidan”; senarra, ama eta seme-alabak gogoratu zituen gero, eta sariaren pusketa bat berarentzat ere badela gogorarazi zuen.

Zilarrezko hiru sari gehiago ere banatu zituen Artzai Gaztak —Amelia elkartearen lehendakari izana da—. Elena Arzak sukaldariari, Idiazabalgo Udalari eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiari egin diete aitortza.

Ameliak egunotan izango duen onespen bakarra ez da atzokoa. Igandean, Zizurkilen, hango udalak Emakume Baserritarren Elkartea (Ebel) omenduko du. Amelia elkartearen sorreratik bertatik dabil, eta lehendakari da.

Amelia, Baztarrikako artegian, 2005eko otsailean. /AMM

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s