Osinalde bola txapelketa larunbatean jokatuko da

Posted: 2012/10/03 in Kirola, Lehiaketak
Etiketak: , , ,

Hemeretzigarren Osinalde Bola Txapelketa larunbat arratsaldean jokatuko da, urriak 6, Alkainburu bolatokian. Izena emateko ordutegia 17:00etatik 18:00etara da. Ohi bezala, sari mordoxka jarri ditu Osinalde elkarteak, bere lehiaketan. Sailkapen orokorrean, lehenengo bost bolariek jasoko dituzte sariak; lehen hiru herritarrek eta lehen hiru gazteek ere bai.

Horrez gain, seikoa baino handiagoa jotzen duenak Murua harategiko odolki sorta jasoko du. Bukaeran, bi saski zotz egingo dituzte partaideen artean (bertan egon behar dute jaso ahal izateko).

Gabiriar bolariak, aurtengo otsailean, Lasarten. Taldekako jardunaldian. /AMM

19. Osinalde bola txapelketa. Sariak

Orokorra:

  1. Txapela, 70 euro, gazta eta sarreraren %40.
  2. 60 euro, gazta eta %30.
  3. 50 euro, gazta eta %20.
  4. 40 euro eta %10.
  5. 30 euro.

Herritarrak:

  1. Txapela, bi afari eta gazta.
  2. Bi afari eta gazta.
  3. Iñaki harategiko txuletak.

Gazteak:

  1. Etxahun Garaikurra eta 25 euro.
  2. 20 euro.
  3. 15 euro.

Osinalde bola txapelketa 2012 kartela

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s