Urte hasieratik %80 hazi da langabetu kopurua

Posted: 2012/09/28 in Ekonomia, Gizartea
Etiketak: , , ,

Gorakada nabarmena izan du langabeziak herrian, 2012. urtea hasi zenetik. Urtarriletik abuztura %80 langabetu gehiago dago. Ilbeltzean 10 lagun baldin bazeuden lanik gabe, abuztuan —hori da azkeneko datua, oraingoz— 18 ziren.

Urteko sabaia ez da abuztu kopurua, ordea. Apirilean 19 lagun zeuden lanik aurkitu ezinik; ekainean eta uztailean harrapatu zen, atzera, maila gorena.

Abuztuko langabetuen soslaia honakoa da: hamar emakumezko eta zortzi gizonezko lanik gabe. Gehienak 45 urtetik gorakoak dira (11), eta gainontzekoak 25-44 urte artekoak (7). Langabezia zerrendetan 25etik beherako gazterik ez zegoen abuztuan.

Sektoreka, zerbitzuen alorrekoak 9 langabetu dira, industriakoak 8, eta eraikuntzakoa bat. Hain zuzen, zerbitzuen esparruan jaitsi zen uztailetik abuztura langabeen kopurua, pertsona bat gutxiagorekin.

Krisia azaleratu zenetik (2008ko abuztua) langabezia kopuru gordinena aurten ari da jasaten herria. Martxotik ez da 18 lagunetik beheratu; gainbehera sasoi honetako daturik okerrenak dira.

Langabeziaren bilakaeraren grafikoa, 2007tik 2012ko abuztura./foro-ciudad.com

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s