Koloneko minbizia atzemateko, analisi laginak hartuko dituzte urriaren bukaeratik aurrera

Posted: 2012/09/21 in Gizartea, Osasuna
Etiketak: , ,

Osakidetzak, koloneko minbizia atzemateko analisi-laginak uzteko kutxa jarriko du, Gabiriako mediku-kontsultan, urriaren bukaeran. 50 urtetik 69ra bitarteko herritarrek mostra han utz dezakete, eta ondoren Osakidetzak analizatuko du. Helburua, ondesteko (kolorrektala) minbizia edo luzarora tumore bihur litezkeen lesio kaltegarriak atzematea da.

Gabiriarekin batera, Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Legorreta, Alegia, Amezketa, Abaltzisketa, Bidegoian, Belauntza, Berastegi, Ibarra, Lizartza eta Txarama ere sartu ditu prebentzio planean Osakidetzak. Urriaren hasieran Donostiako Alde Zaharrean jarri zuten ekimena, geroxeago Amara Erdian eta Legazpin. 2009an Zarautzen, Pasai Antxon eta Pasai San Pedron hasi zen kanpaina. Osakidetzaren arduradunen arabera, uztailaren 31ra arte, analisi hori egin duten 729 pertsonak minbizia zutela aurkitu zuten, eta beste 5.122 lagunek lesio kaltegarriak, “urtebetetik hiru urtera bidean minbizi izango ziratekeenak”

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s