Iñaki Murua bertso sariketetara itzuli da!

Posted: 2012/09/20 in Bertsolaritza, Kultura, Lehiaketak
Etiketak: , , , ,

Bai, bai. Ez da broma. Joseinazio Murua bertso lehiaketan dabil berriz ere. Usurbilgo Udarregi sariketan parte hartzen ari da, bertsolari beteranoak eta gazteak “nahasten” dituen ekimenean, bigarren edizioan. Iaz Ane Labakak irabazi zuen. Aurten, Iñaki bera izan daiteke txapeldun.

Izan ere, aurreko larunbatean jokatu zen lehenengo kanporaketa, sei beteranoren artean. Eta, gabiriarrak lehenengo postua lortu zuen, puntuazioan. Jokin Matxinandiarena brinkolar-aztiriarrak ere kantatu zuen, baita 80-90eko bertso-izar handi gehiagok ere: Millan Telleria (2.), Xabier Zeberio (entzuleen saria) —Muruarekin batera, bi horiek pasatu dira finalera—, Mikel Mendizabal, Jexux Mari Jauregi ‘Altzo Txiki’.

Urriaren 12an, bigarren kanporaketan, sei gazteren txanda izango da. Finala, Muruak dagoeneko eserlekua baduena, azaroaren 17an da, Usurbilgo Agerialde eskolan. Bertso-afari eran izango da, aurreko bi saioak bezalaxe.

Ekimen polita, inondik ere! Bertsotan ez zaiela ahaztu demostratu dute. Norbaitek zalantza bazuen ere… Eta, ziur egon, txapela edo dena delakoa irabaztea baino helburu gorenagorik badarabiltela buruan.

Murua, gazteagotan. / Bertsozale Elkartea

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s