Beste isuri kutsagarri batek Eztanda erreka hil du, berriz

Posted: 2012/09/19 in Ekonomia, Ingurumena
Etiketak: , , , ,

Jariakin kutsagarri baten isuriak berriz ere Eztanda errekan kalte handiak eragin ditu. Palanka paretik beherantz nabaritu da eragina, eta Ormaiztegin, adibidez, arrainak hilda agertu dira. Igande arratsaldean nabaritu zuten isuria ormaiztegiarrek, erreka “beltz-beltz” zetorrela ikusitakoan. Amuarrainak, loinak, ezkailuak eta aingirak tripaz gora geratu ziren, berehala.

Ormaiztegiko udal agintarien arabera, isuria Mutiloako lurretan dagoen hondakindegitik izan da, berriz ere. Antza denez, eta beti ere Ormaiztegiko Udaleko iturrien arabera, “Cespa enpresak kudeatzen duen Lurpe hondakindegitik” irten da isuria. Lixibiatuak biltzen dituzten biltegitik jariatua dateke. Legorretako araztegira hondakindegi industrialeko ur zikinak bideratzen dituen hodia “hirugarren mundukoa” dela baieztatu dute agintariek.

Ekainean beste isuri bat gertatu zen handik, hodi baten lotura lehertu zenean. Eztanda errekan “orain dela gutxi” bota zituzten arrainak, ibaia biziberritzeko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s