Ezta Pirinioetan ere halako bizikleta festarik

Posted: 2012/09/11 in Kirola, Lasterketak, Uncategorized
Etiketak: , , , , ,

Behin edo beste aipatu izan dugu, herriko errepideak eta mendateak oso estimatuak direla txirrindularien eta zikloturisten artean. Ziklismo denboraldiak dirauen bitartean gutxi izango dira karreraren bat pasatzen ez den asteburuak. Aukera aparta dago, egon ere: Gabiriako herrigunea (bi aldeetatik), Atagoiti, Aztiria (bi aldeetatik) eta meategiak azken aldian. Madariagako aldapa pikoa deskubritzea falta zaie, nonbait.

Iraila ez da salbuespena izaten ari. Asteburu guztietan —literalki— dago lasterketaren bat. Orain arte Goierri aldeko antolatzaileek jo izan dute gurera, ibilbidea atontzerakoan. Bada, Debabarrenakoak ere geroz eta usuago etortzen ari dira.

Hauxe da iraileko ziklismo karreren zerrenda. Errepidean, presaka harrapatu, eta kotxeskobaren zain amorratuta ez geratzeko ere…

  • Irailak 8, larunbata. Oñatiko Mikel Deunaren 53. Saria-Mendiko Kriteriuma txirrindulari proba, junior eta 2. urteko kadeteentzat. Motxorrotik gora Atagoitira igo dira (11:33), Zuazolatik Gabiriako herrigunera (11:42) jarraitu dute, Altzibarren Ormaiztegirantz hartu, eta handik gora Atagoiti (12:01) igo dute atzera. 87 kilometro luze zen lasterketa.
  • Irailak 9, igandea. Lierniko 31. Proba txirrindulari lasterketa, juniorrentzat eta 2. urteko kadeteentzat. Mutiloatik Ergoenera igo dira, eta Bekoetxeko bidegurutzean (10:30) Ugaranera hartu dute. Palankan, Liernira.  55 kilometrokoa.
  • Irailak 9, igandea. Legazpiko Korosti elkartearen zikloturismo irteera. Legazpin 09:00etan irten, eta Aztiria igo dute lehenik. Zerain-Barbari-Segura-Ihurre-Ormaiztegi bidetik itzuli, eta handik gora lehenik Gabiriako herrigunera eta jarraian Atagoitira igo dira.
  • Irailak 15, larunbata. Beasaingo 31. Proba-Mundialaren Aurreko Klasikoa lasterketa, juniorrentzat, 117,5 kilometrokoa. Atagoiti (2. mailako mendatea, 12:54an) igoko dute, Ormaiztegitik gora. Ondoren, Legazpi eta Zumarragatik bueltan, Santa Lutzi eta Alegia ibarretatik itzuliko dira, Lierni igotzeko (aurretik ere igoko dute).
  • Irailak 22, larunbata. Oñatiko 25. Proba txirrindulari lasterketa, 23 urtepeko afizionatuena (100 kilometrokoa). Motxorrotik Aztiria igoko dute (10:33) lehenengo, Zerain-Mutiloa Lierni igaro, eta Palankatik Atagoitira (11:04).
  • Irailak 29, larunbata. Urretxuko Udazkeneko Kriteriuma-Amelio Mendijurren Oroimenekoa txirrindulari lasterketa, juniorrentzat eta 2. urteko kadeteentzat (94,3 kilometrokoa). Gabiriako herrigunea (2. mailako mendatea, 18:03an) igoko dute, Ormaiztegitik.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s