Udalak ‘Gabiri Agiri’ informazio buletina argitaratu du

Posted: 2012/07/10 in Administrazioa, Gizartea, Hedabideak, Udala
Etiketak: , , , ,

Gabiriako Udalak, lehenbiziko aldiz, udal informazioa herritarren artean zabaltzeko aldizkaria argitaratu du. Aurreko astean banatu zuten etxez etxe ‘Gabiri Agiri’ izeneko buletina. 2012ko ekainean datatuta dago lehenbiziko zenbakia.Udalak “hiru hilabetean behin edo” ateratzeko asmoa du, aurkezpen sarreran dioenez.

‘Gabiri Agiri’ udal informazio buletinaren lehen zenbakia, 2012ko ekainekoa. Goiburua.

Lau orrialde ditu argitalpenak, folio neurrikoak. Herri batzarretik —iazko abenduaren 26an izan zen, hura ere lehenbiziko aldiz— ekainera bitartean udal batzordeetan landutako gaiak, hartutako erabakiak eta proposatu diren asmoak daude agerkarian.

Zazpi ataletan banatuta dago informazioa. Iazko irailetik lanean ari diren bost batzordeetan jorratutako gaien laburpenak daude, batetik, atal banatan. Bestetik, ‘Udalak hartutako erabakiak’ eta ‘Bileren agenda’ zehazten dira, azkeneko orrialdean.

Bide batez, agenda horretan aipatzen denez, Hirigintza eta Herri Lanen batzordeak gaur, asteartea, egingo du bilera, 19:00etan. Lanurteko azkeneko batzarra izango da lan-taldeei dagokienez, hurrenak irailean direlako: Euskara eta Kultura irailaren 12an (19:00), eta Garapena eta Komunikazioarena irailaren 19an (19:00). Gaur egungo Udalbatzak ekainaren 11n bete zuen urtea, zinegotzi karguak hartu eta udala eratu zutenetik.

Gabiri Agiri udal informazio buletinaren 1. zenbakia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s