Alegian hiru egunean ospatuko dituzte auzoko jaiak, uztailaren 20tik 22ra

Posted: 2012/07/09 in Auzoak, Festak, Gizartea
Etiketak: , , ,

Alegiako auzotarrek prestatu dute Madalena festetako egitaraua. Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi eta Gabiria artean kokatutako herrigunean uztailaren 20an hasiko dira jaiak, ostiralarekin. Larunbatean jarraitu, eta igandean auzoko zaindariaren festa-buruarekin osatuko dute.

Ohiko ekitaldiek ez dute huts egingo. Hasteko, sagardo festa izango da, aurreneko bilgunea. Pilotalekuan hainbat sagardotegitako edariak eskainiko dituzte. Jateko pintxoak ere jarriko dituzte, eta gauean oilasko errea erosita bertan afaltzeko modua izango da.

Musika aldetik, bi gauetan antolatuko dituzte erromeria-dantzaldiak. Ostiralean, oraindik zehaztu ez duten talde batek joko du. Larunbatean, Joselu Anaiak talde arabarrak. Taldearen sorreratik bertatik urtero-urtero etorri dira, oraintsu arte bi egunetan.

Larunbatean herri afaria ere izango da, pilotalekuan. Txartelak aurrez erosi behar dira, “ohiko lekuetan”. Afariaren prezioa 28 eurokoa da.

Hauxe da egitaraua (hemen ere ikusgai):

Uztailak 20, ostirala

  • 19:30. Sagardo festa. Sagardo dastaketa eta pintxoak. Pilotalekuan.
  • 21:00. Dantzaki dantza eskolako (Beasain) kideen erakustaldia, areto dantzekin: salsa, pasodoblea, tangoa…
  • 21:30. Afari herrikoia, oilasko erreak. Sagardo festaren jarraipen modura.
  • Gauean. Dantzaldia.

Uztailak 21, larunbata

  • 21:00. Herri afaria, pilotalekuan. Izen-ematea ohiko lekuetan. Prezioa: 28 euro.
  • Gauean: Joselu Anaiak musika taldearekin dantzaldia.

Uztailak 22, igandea. Madalena eguna

  • 12:00. Meza.
  • Ondoren. Goruntz dantza taldearen saioa.
  • Gero. Hamaiketakoa.
  • 16:30. Ume jolasak eta puzgarriak.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s