Udalerriaren mugarriak ezagutzeko lehen txangoa, larunbatean

Posted: 2012/07/02 in Herria, Irteerak, Ondarea
Etiketak: , , , , ,

Azken bizpahiru urteetan egindako lana erakusteko garaia iritsi da. Gabiriako udalerriaren buelta osoko mugarriak eta muga-lerroa ezagutzeko, herritarrentzat ibilaldi gidatuak antolatzen hasiko da udala. Aurreneko txangoa larunbat honetan da, uztailak 7.

Lehenbiziko mendi buelta Atagoititik Aztiriara bitartean izango da. Zati horretan, herria Legazpirekin bereizten duten mugarriak ikusiko dituzte. Bukaeran, Aztirian, falta den mugarri bat kokatuko dute, Gabiria, Legazpi eta Mutiloaren artekoa, hain justu.

Irteerara joateko hitzordua 09:00etan jarri dute, Ostatu aurrean. Handik Atagoitiraino kotxez joango dira, mendatean ibilaldiari oinez ekiteko. Ibilaldia edonork egiteko modukoa da, eta hamaiketakoa norberak eraman beharko du.

Alegiako mugarria, Armandegiko zubian. ‘Y’ hizkiak Itsaso aldea adierazten du, ‘G’ hizkiak, Gabiria. Udalerriaren beste puntan izango da lehen txangoa, larunbatean. AMM

Informazio gehiago:

  • Mugarrien inguruko informazio gehiago, iazko sarrera honetan.
  • Gabiriaren eta Ezkio-Itsasoren arteko mugarriketari buruz, iazko ekainean sinatu zuten bi udalek adostasun akta.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s