Udal eraikinen garbitzailea aukeratzeko lehiaketa hasi du Udalak

Posted: 2012/07/02 in Ekonomia, Udala
Etiketak: , , , , , ,

Udal eraikinak eta lokal publikoak garbitzeko zeregina lehiaketa publiko bidez izendatuko du Gabiriako Udalak. Erabakia ekainaren 18an jakinarazi zuen, udal webgunearen bitartez, eta deialdia ofizialki gaur egin du, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta.

Garbitzailea aukeratzeko prozesuan, bihartik aurrera 26 egun naturaleko epea izango dute interesatuek eskaintzak egiteko eta udaletxean aurkezteko, uztailaren 28ra arte, hain zuzen.

Lau urterako kontratua da lehiaketara atera dena. Urteko prezioa 31.000 eurokoa da (BEZa barne), eta eskaintzen egileek kopuru hori beherantz hobetu ahalko dute. Egin beharrekoen artean, berriz, udal eraikin hauek garbitzea dago, finkatutako maiztasunarekin: udaletxea, herri eskola, haur eskola eta mediku kontsulta.

Hauek dira udalak ateratako iragarkia, baldintza teknikoen plegua eta baldintza administratiboen klausulak (azken biak gaztelania hutsean daude).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s