Mandioa gustatuta, baserriko neska emaztetzat hartu

Posted: 2012/06/28 in Azokak, Gizartea, Historia
Etiketak: , , , ,

Istorio bitxia dakar gaurko Goierriko Hitza egunkariak, kontrazalean. Ordiziako atzoko feriaren kronikaren barruan, Lierni Elortza kazetariak Gabiriako pasadizo bat kontatu du, Euxebio Igartzabali jasotakoa. Feriaren izaera soziala, harreman plaza, garai bateko ezkontza-tratuak edo konponbideak, eta gizarte baten balio-eskalaren zertzeladak, kontakizun batean bilduak.

Hauxe da, hitzez hitz, istorioa, ‘Feria, ekintza sozialetarako gune ere bai’ izenburua duena:

Negozioetarako bakarrik ez, beste hainbat ekintza sozial ere bete ditu feriak goierritarren artean. Hona Eusebio Igartzabal gabiriar bertsolariari jasotako pasarte bat. Gabiriako gizon ezkondu eta hiru alabaren aita bat joan omen zen feriara, eta han topo egin Segurako mutil gazte batekin. Hasi dira hizketan, eta Gabiriakoak galdetu omen zion maiorazgoa ote zen eta andregairik ba ote zeukan. Segurarrak “ez bat eta ez bestea” erantzun. Orduan, gabiriarrak, hark bazeukala harentzako moduko alaba, bera ere etxerako modukoa iruditzen zitzaiola, eta, hala pentsatzen bazuen, Gabirian etxea non zegoen esan omen zion. Gaizki ez iruditu nonbait, eta segurarra joan zen, bada, hango ezagutzak egitera. Etxera bueltan, Gabiriara ezkondutako batekin topo egin eta hasi dira hizketan:

–Hik ze etten dek hemen?

–Lehengo asteizkenen Villafrankan juntau nintzen hor beheko baserriko gizonakin eta esan zian alaba zeukela netzako mukoa, ta pentsatzen banon ikusi bat emateko, ta hortxe izan naiz.

–Ta, gustau al zak neskea?

–Bueno, neskea ez da polit-politte’re, baino etxe horrek dauken mandioa…

Ezkondu, eta ondorengoek oraindik jarraitzen dute.

(Lierni Elortza, Goierriko Hitza, 2012-6-28. Euxebio Igartzabali jasotako istorioa)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s