Gipuzkoako Itzulian, herria eta gabiriar jatorrikoak

Posted: 2012/06/28 in Kirola, Lasterketak
Etiketak: , , , , , ,

Aurreko asteburuan jokatu den junior mailako Gipuzkoako txirrindularitza itzulian gabiriar kolore gehiago ere izan da, ibilbideaz aparte. Gabiriako jatorria duen Alex Aranburu Deba izan da izen nagusietako bat, lau eguneko itzulian. Hain zuzen, herritik igaro zen etapetako batean hura izan zen garaile.

Alex Aranburu Deba txirrindularia (Caja Rural), ostiralean Zumarragan. Arg.: Gotzon Aranburu.

Larunbatean, ekainak 23, Olaberria-Olaberria etapa irabazi zuen Aranburuk. Ezkio-Itsasokoa da bera, baina amaren aldetik Aztiriko Legorburu baserrian ditu sustraiak. Bakarrik iritsi zen Olaberria gaineko helmugara, ondorengo lehiakideei 37 segundoko aldea sartuta. Itzuliko lidertzan jarri zen, gainera, bezperan Zumarragatik Antiorako kronoigoeran nagusitu zen Pello Olaberriaren lekuan. Biak Caja Rural taldean dabiltza, jubeniletan.

Lidertza biharamunean galdu zuen, Andoainen, Iker Azkarate lazkaotarrak etapa eta maillot horia eskuratu baitzituen han.

Olaberriko etapako ibilbidea Gabiriatik igaro zen, larunbatean. Herrigunea gainditu zuten txirrindulariek, ibilbidearen 58. kilometroan. Hauxe izan zen mendiko sariko pankartapetik pasaera, Gabirian:

  1. Julian Barrientos (Asfaltados Olarra, 6 puntu).
  2. Alex Aranburu Deba (Caja Rural, 4 puntu).
  3. Julen Irizar (Sumofic-Igartua, 2 puntu).
  4. Aitor Morales (Zirauna-Iturribero, puntu 1).

Astelehenean itzuli zen Gipuzkoako Itzulia Gabiriara, atzera, Segura-Segura etapan. Meategietako mendatean zehar igaro ziren, Mutiloatik Ergoenera (Argindegiko bidegurutzeraino, eta handik behera Ugaranera. 80. kilometroko mendiko pankartan pasaera hauxe izan zen:

  1. Beñat Etxabe (Sumofic-Igartua, 6 puntu).
  2. Pello Olaberria (Caja Rural, 4 puntu).
  3. Jokin Etxabe (Sumofic-Igartua, 2 puntu).
  4. 4. Iker Azkarate (Caja Rural, puntu 1).
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s