Udalekuan 33 haur dabiltza, atzodanik

Posted: 2012/06/26 in Gizartea, Hezkuntza
Etiketak: ,

Herriko udaleku irekian 33 haurrek eman dute izena. Atzo hasi zuten udako aisialdi programa, uztailaren 20ra arte. Lau urtetik hamabira bitartekoak dira neska-mutikoak, eta hiru taldetan banatu dituzte, begirale banarekin.

Aste egunetan goizero elkartuko dira, 10:00etatik 12:30era. Nahi dutenak 09:00etarako joan litezke –hamar apuntatu dira horrako–, ordubetean jolas librean aritzeko, gainontzekoak iritsi artean.

Urteroko antzeko jarduerak garatuko dituzte: ur jokoak astean behin, igerileku txikiekin, urez betetako puxikekin… Olinpiar jokoak ere egingo dituzte, taldeak osatu eta kirol edo joko askotan lehiaketak antolatuta. ‘Txef txikia’ ekimena Osinalde elkarteko sukaldean izango da, sukaldaritzara gerturatzeko. Murgil mendian bandera jolasa, edota inguruko tokietara txangoak dira aurreikusitako jarduera gehiago.

Kanpora egunpasa ere egingo dute, uztailaren 12an. Garaioko (Araba) urtegira joango dira, autobusean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s