Eskola-umeak oporretan dira, ikasturtea festa giroan agurtuta

Posted: 2012/06/26 in Gizartea, Hezkuntza
Etiketak: , , ,

Eskola kontuak ahazten hasiak dira herriko haurrak. Balentzategi herri eskolan ostiralean hartu zituzten oporrak 48 neska-mutikok, 2011-12 kurtsoa ahituta. Festa-giroan agurtu zuten urtea, ohitura duten bezala, azkeneko eguna garbiketarako eta jolasetarako hartuta.

Goizean gelak txukundu, eta urtean zehar egin dituzten ekitaldien irudiak ikusi zituzten, bideo emanaldian. Jolasak eta ikasle-irakasle arteko futbol partida tradizionala iritsi ziren gero. Azkenik, kurtsoko momentu berezienetakoa, egunerokoan Ostatuan bazkaltzen ez dutenentzat behintzat: bazkaria. Ostatu aurrean mahai luze batean jarri, eta ikasle nahiz irakasle guztiek bazkaldu egin zuten.

Ostatu aurrean bazkaltzen, ostiralean. Arg.: Balentzategi Herri Eskola.

Bazkal ondoan, eskola utziko duen Maria Eugenia irakasleari omenalditxoa egin zioten, ustekabean. Ikasle, irakasle kide eta gurasoek agur hunkitua egin diote, 13 urtez Balentzategiko irakasle izan denari. Lore sorta, marrazki, bertso eta irudi ugari oparitu zizkioten.

Maria Eugenia irakasleari agurra, txalo artean. Arg.: Balentzategi Herri Eskola.

Udako oporrak hasi besterik egin ez badira ere, zehaztuta dute haurrek itzulera noizko duten: irailaren 10ean hasiko dute 2012-13 ikasturtea, Balentzategi eskola dagoen eraikinaren mendeurrena beteko dena, hain justu.

Eskolako kideek egindako argazki-muntaia ikusteko, Gabiria Telebista atalean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s