San Joan sua bihar 22:00etan piztuko dute herrigunean

Posted: 2012/06/22 in Festak, Gizartea, Kultura
Etiketak: , ,

San Joan bezpera da bihar, ekainak 23, larunbata. Ohiturari eutsiz, herriko toki askotan piztuko dituzte suak, auzoetan, zozkeretan, baserrian… Gabiriako herrigunean 22:00etan emango diote su metari. Gurutz-Bakar ondoko zelaian izango da bihar ere, iaz bezalaxe.

Kanpai bueltakoen dunba-hotsen artean garrak aireratuta, udako solstizioa ospatuko da, ekiaren gaina, ekaina. Eguzkiaren luzapena da sua euskal sinesmen zaharrean, eta egunari –berez urteko luzeenak dira orain– gauan barrena segimena ematea irudikatzen da.

Sua piztearekin batera, txalapartariak eta trikitilariak arduratuko dira musika jartzeaz. Dantzariak ere izan litezke, “animatzen badira”. Bestetik, udalak pastak eta edaria banatuko ditu hara joaten diren guztien artean.

San Joan gauaz gehiago, hemen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s