Uda iritsi da, 93 egunerako

Posted: 2012/06/21 in Gizartea, Natura
Etiketak: , , ,

Gaur sartu gara udan. Goizaldeko 01:09an, astronomikoki eta ofizialki. Urtaro luzeena izango da, 93 egun eta 15 orduko iraupenekoa. Irailaren 22ra arte.

Astronomikoki, Martitz eta Saturno planetak ikusi ahalko dira gauetan, lehen orduetan behintzat. San Roke Txiki egunean, abuztuaren 17an, elkarrengandik gertuen kokatuko dira, 3 graduko distantzia angeluarrean. Perseidetako izar bidaiariak abuztuaren 12an pasatuko dira.

Urteko egunik luzeena gaurkoa da, udako solstiziokoa: 15 ordu eta 3 minutu. Eguzkiak eguerdian altuera maximoa hartzen du egunotan, eta posizio hori egonkor egoten da bolada batean. Hortik solstizio hitzaren jatorria ere: “sol quieto”.

Urteko egunik luzeena izateak ez du esan nahi, hala ere, eguzkia goizean garaizen irteten den eta iluntzean beranduen sartzen den eguna denik, ez delako hala. Egunsenti goiztiarrena ekainaren 14an izan zen, eta gauean beranduena ekainaren 27an sartuko da.

Advertisements
Iruzkinak
  1. Ekain-k dio:

    Egunon!!
    Hilabetiek aipa dituk eta pixket saltxeauta hauxe topa diat ba. Kuriositatie asetzeko badare:

    1. izotzil edo ilbeltz: izotz hila edo hilabeterik beltzena (ilunena)
    2. otsail : otsoaren hilabeta
    zezeila: zezenaren hilabetea
    3. epail : epai = podatu, podaketarako hilabetea
    4. jorrail: soroak jorratzeko hilabetea
    5. ostoil, orril edo lorail : osto edo loreen hila
    6. ekain : ekia gainean, egunik argienak
    bagil: baba hila
    7. uztail: uzta biltzeko hila
    garil edo garagarril: garia edo garagar bilketarako hilabetea
    8. agorril: agor (lehorte) hilabetea
    9. irail edo garoil: iratze edota garo bilketarako hila
    buruila: lehen hilabeta, garai batean urtea irailean hasten zen??
    10. urri: urrak jasotzeko hila
    11. azaro/azil: hazia landatzeko hila edo aroa
    lastoil: lastoa jasotzeko hila
    gorotzil : gorotzaren hila, lurrari abonua ematekoa
    12. Neguila: neguaren hilabetea
    lotazila: hilabete honetan haziak lo daudelako lur barnean (azaroan erein eta gero)

    Ondo pasa Sanjuanak!! (Elizak, solstizioko festa paganoak kendu ezin eta ordezkatzeko asmatu zuen santuaren festak)

  2. ekartolaEkain-k dio:

    Egunon! Aportazio txiki bat. Nire izenak jatorria egun hontan duenez beti interesatu izan zaidan gai bat da eta.

    Eguzkiak eguerdian altuera maximoa hartzen duela aipatu duzu (zeruertza erreferentzi bezala erabilita) eta horixe da juxtu nere izenaren esanahaia eta urteko seigarren hilabeteari izena ematen diona:

    Ekain = Eki + gain = Ekia gainean = Eguzkia (zeruertzetik) gainenean. Euskera zaharrean udarako solstizioa.

    Ekaina = a itxatxiarekin, “Ekain” izaten den hilabetea.

    Egun luzeen ona izan!

    PD: Pozte nauk berriz blogai heldu diokelako

    • gabiria-k dio:

      Arratsalde on. Bai, halaxe dek, ekiak (=ekialdeko euskalkietan ‘eguzkia’) gaina jotzen duen hila, hain zuzen. Garagarrila ere esaten zaiok (zitzaioan) inguruotan, garagarra ereiteko garaia hau zelako (maiatza-ekaina). Egia esan, euskaraz hilabete guztien izenek ditek naturarekin edo gizakiak aro jakin horretan egin ohi dituen/zituen lanekin zerikusia, maileguz hartutakoek salbu, noski (martxoa, apirila edo abuztua kasu): ilbeltza (beltza=soildua, latza, gordina…), otsaila (otsoarena), uztaila (uzta biltzekoa), agorra (=iraila), azaroa (haziaren aroa),… Gaur egungoek baino begi zoliagoak zitiztean garai bateko euskaldunek, bai. Orain, urtarrilean tomateak garesti daudelako kexatu egiten gaituk gainera! Izan ondo, ta eskerrik asko parte hartzeagatik!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s