Aztiriko Igoera proban benetako itzulia egingo diote junior ziklistek herriari, uztailaren 14an

Posted: 2012/06/20 in Festak, Kirola, Lasterketak
Etiketak: , , , , , ,

Aztiriko 21. Igoera txirrindulari proba uztailaren 14an jokatuko da, larunbatarekin. Arratsaldeko lauretan hasiko da lasterketa, Aztiriko gainean. Hala ere, Motxorroko bidegurutzeraino neutralizatua izango da, eta han ekingo diote lehiari. Junior mailakoen proba da, 80,1 kilometro luzeko ibilbidean.

Aipagarria da aurtengo prestatu duten ibilbidea. Aztirian hasi eta bukatu, herriko mendate guztiak igaroko dituzte: Aztiria bera (Zeraindik gora), Gabiriako herrigunea (Alegia aldetik), eta Atagoiti (Ormaiztegitik gora). Hirurak mendiko sarirako puntuagarriak dira (Aztiria, helmuga). Horiez gain, Lierni ere igoko dute lasterketaren azken txanpan, handik Mutiloara jaitsi, eta Zeraindik Aztiriko malda luzeari ekiteko, helmuga-marraren bila.

Horrez gain, herriko auzo eta zozkera gehientsuenetatik igaroko da lasterketa: Aztiria noski, Alegia, Santa Luzia, Orbeldi, kaskoa, Ugarana… Abiadura azkarrenean ibilita (40 km/h-ko kalkulua), txirrindulariak 18:00etan iritsiko dira Aztiriko helmugara.

Telleriarteko (Legazpi) Txirrindulari Elkarteak antolatu du Aztiriko Igoera, betidanik egin izan duen bezala. Iaz berreskuratu zuten lasterketa atzera, bederatzi urteko etenaren ondoren. Sergio Santamariak (Laguntasuna) irabazi zuen 2011ko proba.

Aztiriko Igoera 2012-7-14 Ibilbidea

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s