Euskal Herriko eskolarteko bertsolari finalean, gabiriar ukitua bihar ere

Posted: 2012/06/15 in Bertsolaritza, Kultura
Etiketak: , , ,

Euskal Herriko 24. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa bihar, larunbata, jokatuko da, Agurainen (Araba). Aurten ez da partaide gabiriarrik edo gabiriar jatorrikorik izango Harresi aretoko oholtzan; ez bertsotan behintzat. Baina, hala ere, beste behin izango da herriaren presentzia. Saioan, aurkezle eta gai-jartzaile, Naroa Sasieta Murua ariko da; txapelketaren idazkaria eta prentsa arduraduna ere gabiriar jatorrikoa da, Maiteder Sasieta Murua.

Euskal Herriko Eskolarteko 24. Bertsolari Txapelketaren txostena.

Parte hartu bakarrik ez, Euskal Herriko txapeldun izan direnik badira herrian. Maialen Akizu Bidegainek eskolarteko goren txapela jantzi zuen 2008an, Altsasun, 14 urtez azpikoen mailan (ikus duela lau urte egindako elkarrizketa irakurgarri bat). 2010ean ere errepikatu zuen lorpena, maila berean, Agurainen txapeldun aterata. Saio hartan beste gabiriar bat ere bazen, haurren maila hartan: Aratz Igartzabal.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s