Eusko Jaurlaritzak onartu du meategiko hondakin-urtegiaren larrialdi plana

Posted: 2012/06/13 in Azpiegiturak, Ekonomia, Ingurumena
Etiketak: , , , , , ,

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuen Troia meategietako hondakin-urtegiari dagokion kanpoko larrialdi plana. Larrialdi kasuren bat gerta datekeenerako prestatuko dute plana, Larrialdiak Kudeatzeko Legean oinarrituta. Zenbait arriskuri aurre egiteko “plan bereziak” eratzea aurreikusi dute, “arriskuen izaera medio metodologia tekniko-zientifikoa beharrezkoa izanez gero”. Planaren aurrerapena azaroan eman genuen.

“Plan horien artean daude, besteak beste, kanpoko larrialdi planak, horrelako planak prestatu behar direlako substantzia arriskutsuak tartean daudenean gertatzen diren istripu larrien berezko arriskuak kontrolatzeko neurriei buruzko arau multzoaren aplikazio eremuan jasotako establezimenduentzat”, dio Gobernu Kontseiluak atzo hartutako erabakiak.

Ondorengoa ere gehitzen du, Gabiriako meategi-presako larrialdi lanaren osagarri: “Araudi horrekin bat etorriz, Autonomia Erkidegoetako organo eskudunek kanpoko larrialdi planak osatuko dituzte, betiere industria organoekin elkarlanean; plan horien xedea aurretiaz aztertu, sailkatu eta ebaluatutako istripu larrien balizko ondorioak prebenitzea eta, hala badagokio, arintzea izango da; horrez gain, babes neurri egokienak, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak ezarriko dira, eta esku hartu beharko duten aginteak, organoak eta zerbitzuak koordinatzeko eskema finkatuko da”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s