Ingurune ‘berdea’, jarduera ‘marroiak’

Posted: 2012/06/11 in Azpiegiturak, Ekonomia, Ingurumena, Natura
Etiketak: , , , , , , , ,

Gipuzkoa berdearen erdian, Euskadiren bihotzean. Naturaren artean. Halaxe dago herria, ofizialki bederen. Eguneroko errealitatea, hala ere, oso bestelakoa da. Aurreko ostiralean, ekainak 8, ingurumen arazoak izan ziren herriaren bueltan bi tokitan, ia aldi berean, arrazoi desberdinengatik. Batetik, Cespa enpresaren Lurpe hondakindegiko hondakin-urak Legorretako araztegira bideratzen dituen sareko hodi bat askatu egin zen, eta isuria izan zen Eztanda errekara. Ormaiztegin nabaritu zuten isuria, ostiral goizean, errekak “kolore gorrizta” zeukala eta. Hondakindegiko langileek ikusi zuten lanera joan zirenean, 08:00etan, hodi batetik isuria zegoela, brida edo lokarri bat askatuta zegoelako. “08:10erako” konpondu zuten kontua, esan dutenez. “25 metro kubo” ur zikin isuri dira errekara, enpresakoek adierazi zuten arabera. Lurpe hondakindegiaren barrenean –Palankako zabortegia– pilatzen den hondakin-ura instalazioetan bertan tratatzen dute, eta, iturri horiek esan dutenez, isuri den urak “tratamendua egina” zeukan.

Bestetik, eta egun berean, Ezkio-Itsason ketza handia eragin zuen AHTko obrak hasi aurretik egiten ari diren baso-garbiketek. Matarrasa egin ondoren, sastrakak eta hondarrak su emanda erre zituzten. Kea nabarmena izan zen Santa Luzia ibar osoan, goizean zehar. Gabiriatik ere ikusi ahal izan zen.

AHTko obretan, baso-hondarrak erretzeak ke handia sortu zuen, ostiralean. Arg.: X.Barriola.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s