Gabiriak bostehun biztanleko muga gainditu du, Eustaten arabera

Posted: 2012/06/08 in Gizartea, Herria
Etiketak: , , ,

Eustat estatistika institutuak berriki kaleratu dituen herrikako 2011ko biztanleria datuen arabera, Gabirian 507 herritar zeuden erroldatuta iazko urtearen lehen egunean. Ia 40 urte dira Gabiriak halako biztanle kopururik ez zuena. Gabiriako Udalaren arabera, 1975ean 526 biztanle zeuden erroldan. Geroztik (5-6 urteko tartearekin banatzen dira datuak), beti bostehunen azpitik ibili izan da. Azken bosturtekoan (2006-2011) nabarmen egin du gora, %19,26.

Alde pixka bat badago, hala ere, EAEko institutuaren eta herriko udalaren datuen artean. Udalaren arabera, iazko urtearen hasieran 493 gabiriar ziren (14 gutxiago).

Eustaten datuak, Gabiriako biztanleriarenak:

Urtea / biztanleak:

  • 1986-1-4: 463 biztanle
  • 1991-1-3: 432
  • 1996-1-5: 428
  • 2001-1-11: 422
  • 2006-1-11: 425
  • 2010-1-1: 487
  • 2011-1-1: 507

Diferentziak (%tan).

  • 1986-1991: –6,70
  • 1991-1996: –0,93
  • 1996-2001: –1,40
  • 2001-2006: +0,71
  • 2006-2011: +19,29

Bestetik, populazio osoaren %4,9 “atzerritarra” da. Alegia, Espainiako estatutik kanpo jaiotakoa, horiek sartzen baitituzte multzo horretan. Iturri beraren arabera, Gabiriak 507 biztanle zituen iaz, urtearen amaiera, erroldatuta. “Atzerritarrak” 25 lirateke.

Goiekiren arabera ere %4,7koa da Gabirian “atzerritarren” portzentajea, kasu horretan Espainiako INE institutuaren iturriak erabilita. Europako komunitateko jatorridunak 4 lirateke (%0,8), eta ‘extrakomunitarioak’ 19 (%3,9).

Atzerritarrak (INE 2011)
Biztanleria atzerritar komunitarioa 4 2.472
Biztanleria atzerritar extrakomunitarioa 19 1.625
Biztanleria atzerritar komunitarioaren % 0,8 5,7
Biztanleria atzerritar extrakomunitarioaren % 3,9 3,7

Gipuzkoan portzentaje hori %7,5ekoa da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s