Baztarrika gaztak hiru domina lortu ditu munduko txapelketan, urrezkoak bi

Posted: 2011/12/06 in Gastronomia, Lehiaketak, Nekazaritza
Etiketak: , , , , , , , , ,

Oparoa izan da aurtengo Munduko Gazta Txapelketa (World Cheese Awards 2011 sariketa) Baztarrika baserriko gaztarentzat. Birminghamen (Ingalaterra) jokatu zen lehiaketan hiru domina eman dizkiote Elisabet Elgarrestaren izenean aurkeztutako gaztei: bi urrezko eta brontzezko bat. Idiazabal Gazta jatorri izendapena duten 30 gaztandegik aurkeztu dituzte produktuak sektoreko munduko lehiaketa gorenera, denera 46 gazta.

Baztarrikakoak, gainera, Idiazabal jatorri izendapenekoen artean sari gehien eskuratu dutenak izan dira, hiru dominarekin. Urdazubiko (Nafarroa) Manuel Bengoetxeak bakarrik berdindu du sari kopuru hori. Aurreko ostiralean Iruñean eman zizkien Idiazabal Gazta Jatorri Deitura erakundeak Birminghamen ateratako sariak, Napardi elkartean.

Baztarrikako gazta saltzen, 2010eko urrian, Ormaizegin. AMM

 

Urrezko domina bat, hain justu, Idiazabal gazten sailean atera du Baztarrikak, eta bestea babestutako jatorri izendapena duten gazten sailean. Brontzezkoa, ardi esnez egindako gazta gogorren arloan atera dute.

Advertisements
Iruzkinak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s