Pasiotarren Gabiriako eskolaren mendeurrena, pil-pilean

Posted: 2011/11/30 in Gizartea, Hezkuntza, Historia, Kultura
Etiketak: , , , ,

Urriko hilabetean gizarteratu da hedabideetan herrian nahiko ahaztuta zegoen mendeurren bat: pasiotarrek Gabirian eduki zuten eskola apostolikoaren hasieraren mendeurrena. 1911-1964 bitartean funtzionatu zuen ikastetxe hark —1907tik 1910era nobiziaturako zen—, eta, horrenbestez, 2011 honetan bete dira ehun urte lehen ikasturtetik.

 

Gabiriako azken promozioa 1963-64

Pasiotarren kongregazioa buru-belarri ari da mendeurreneko festa-egitaraua prestatzen. Abenduan hasiko da ospakizuna, Euban (Bizkaia) hilaren 17ko lehen juntadizoarekin. Une “gorena” 2012ko maiatzaren 12an izango dute Gabiriko ikastetxean ibilitako ehunka ikasle ohik: egun horretan festa erraldoia egingo dute Gabirian bertan, meza, bazkari eta, nola ez, ‘komentura’ bisita eginez.

Antolatzaileek Bidean webgunearen bitartez zabaltzen dituzte oharrak, eta prestakuntza nola doan jakinarazten. Pasiotarren ‘Redención’ eta ‘Angosto’ aldizkarietan ere hainbat artikulu argitaratuko dituztela aurreratu dute, beti ere ikastetxearen mendeurrenarekin lotuta.

Webgune horretako azken sarreran —azaroaren 9koa da— aho gozagarri batzuk eman dituzte. Kokatze aldera, ikasle izandakoei egindako deialdia batetik; bestetik, ‘Agur aspaldiko Gabiria!’ bertso sorta dotorea.

Agur Aspaldiko Gabiria bertsoak (PDFan)

Recuerdos de vida para el agradecimiento (PDFan)

Bestetik, gaurko prentsan ere gaiari buruzko artikulu interesgarri bat irakur liteke. Noticias de Gipuzkoa egunkariak eguneko gaitzat hartu du pasiotarren ikastetxearen mendeurrena, ‘Gabiria: Goierriko Arantzazu’ erreportajean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s