Troiko hondakin urtegiaren larrialdi plana egin dute

Posted: 2011/11/28 in Azpiegiturak, Ekonomia, Ingurumena, Natura
Etiketak: , , , , , ,

Troiko hondakin urtegia, Gesaleko sakonean. AMM

 

Herrian 1990eko hamarkadara arte jardun zuen mea-industriak Gesaleko sakonean utzitako hondakin urtegiaren Kanpoko Larrialdietarako Plana egin du gaur egun eremua kudeatzen duen enpresak. EHAAO Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean azaroaren 24an argitaratu zen ebazpenak argitzen du Troiko urmaelaren larrialdi planaren sorburua eta egitekoa.

Erakusketa publikoan dago orain, argitaratze egunetik 20 egun balioduneko epean. Helegiteak ere aldi horretan egin dakizkioke. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzan eskura liteke larrialdi plana (Forondako atea 41, 01010 Gasteiz).

Xedapenean zehazten da legeak eskatzen duela halako hondakindegi-urtegiei dagokien larrialdi plana. Iturri beraren arabera, “aktiboak ez diren hondakinen urmaela” da Troikoa.

EHAA 2011-11-24 Herrizaingo Sailaren ebazpena

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s