Eztanda eta Santa Lutzi erreketan ere argindar linearen parea soilduko dute

Posted: 2011/11/15 in Azpiegiturak, Ingurumena, Natura
Etiketak: , , , , , , ,

Iberdrola Distribucion Electrica SAU enpresak herriko beste bi errekatan ere landaredia garbitzeko lanak egingo ditu, atzo GAO Gipuzkoako Adizkari Ofizialean argitaratu zuten iragarkiaren arabera. Eztanda eta Santa Lutzia erreketan, tentsio baxuko argindar linearen azpian, soiltze lanak burutzeko baimena eskatu dute. Urriaren bukaeran beste eremu batzuetan mota bereko lanak egiteko baimen eskaeraren iragarkia ere atera zen, orduan Santa Luziako eta Alegiako hainbat errekastori dagozkion soiltzeenak.

Ormaiztegi-Ezkio argindar linearen pareak garbituko dituzte, atzoko iragarkiaren arabera. 13,2 kV DCko indarra garraiatzen du. Beste jardunbidean bezalaxe, babes eremua 10 metrora zabalduko da harien azpian, kableetara irits daitezkeen zuhaitzak botako dituzte, eta ordez altuan tamaina txikiagoa hartzen duten sahatsak landatuko dituzte.

Helegiteak aurkezteko hogei eguneko epea mugatu dute, atzodanik.

GAO 2011-11-14 erreka landaredia soiltzea

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s