Gabiriako plazan probatutako Luix argiteria ‘inteligentea’ aurkeztu dute

Posted: 2011/11/14 in Azpiegiturak, Ekonomia, Hirigintza, Ingurumena
Etiketak: , , , , , , ,

Gure herria berriz ere prentsa orokorraren orrialdeetan irten da. Aurreko ostiralean, hainbat hedabidek jaso zuten Luix argiteria ‘inteligentea’ aurkeztu zuten albistea. Hain zuzen, Gabirian probatu zuten lehenbizi kale-argiak jasangarritasunez eta energia aurrezkiz kudeatzen dituen sistema berritzailea, blog honetan martxoaren 3an berri eman genuen bezala. Orain Euskal Herri mailara —eta estatura— jauzi egin nahi du Luix Iluminacion Inteligente enpresak (2009an sortu zuten ACR Grupok, Tecnaliak eta Eguzkitan etxeek).

Gabiriako plaza, gau-ilunpetan. Luix Argiztapen Adimenduna enpresaren webguneko argazkia, blog honen goiburukoaren perspektiba beretik.

 

Luixek prentsa oharrean dioenez, energiaren %80 aurrez daiteke argiteria sistema horrekin. Dagoeneko Gipuzkoako eta Nafarroako herri batzuetan jarri dituzte farola “adimendunak”; Gabirian, Tolosan (Gipuzkoa) edota Uztarrotzen eta Getzen (Nafarroa), adibidez. “Lortutako emaitzek erakusten dutenez, sistema hori, esate baterako, Donostian ezarriko balitz (dituen 25.000 faroletan), urtean 3 milioi euro aurreztuko lirateke, gutxi gorabehera. Bestalde, estatuan ezarriz gero, urtean 250 milioi euro baino gehiago aurreztuko lirateke”.

Gabiriako proiektua 2010ean abiarazi zuten, proba gisara, Euskal Herrian lehenbiziko aldiz.  2010eko urriaren 27an hasi ziren argi egiten plazan jarritako lanparak —led motako argikuntzarekin— eta lanean detektagailu sistemak. “Plazako 16 farolatan jarri zen Luix sistema, eta lortutako aurrezkia 1.671 eurokoa izan zen: 974 euro energia aurrezteagatik, eta 697 euro mantentzeagatik. Horrek %83,84ko aurrezpena suposatu du, eta urte bakar batean 7.720 kilo CO2 gutxiago isurtzea”.

Luix sistema jarria duen farola, led motako lanpararekin eta mugimendu-hurreratze detektagailuarekin. AMM

Prentsan agertutako informazio gehiago, lotura hauetan (denak azaroaren 11n argitaratuak dira:

  • ‘Un sistema de alumbrado público reduce el coste un 80%’ (El País).
  • ‘Un nuevo sistema de gestión inteligente del alumbrado permite ahorrar hasta un 80% de energía’ (Infoambiental.es).
  • ‘Presentan un nuevo sistema de gestión inteligente de alumbrado que permite ahorrar hasta un 80% de energía’ (Basque Research).
  • ‘Farolas que ahorran hasta un 80% de energía’ (Noticias de Gipuzkoa).
  •  ‘Alumbrado a la carta’ (Diariovasco).

Bestetik, hona Luix enpresak eta haren eragileek egindako prentsa oharra (azaroak 10).

Luix Argiztapen Adimenduna (Word-en)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s