Patinaje ikastaroa antolatu du Guraso Elkarteak, haurrentzat nahiz helduentzat

Posted: 2011/11/10 in Gizartea, Ikastaroak, Kirola
Etiketak: , , ,

Balentzategi herri eskolako Guraso Elkarteak patinaten ikasteko ikastaroa antolatu du. Sandra Clivillék emango du kurtsoa. Bi talde eratuko dira: bat haurrena, bestea helduena. Klaseak larunbat goizetan izango dira, eguraldiaren arabera kirol pistan ala Alkain-buru pilotalekuaren babesean. Haurren klasea 10:00etan da, eta helduena 11:00etan.

Guztira 12 saio izango dira, dozena bat ordu. Matrikularen kostua 75 euro da. Patinak eta gorputzeko babesgarriak norberak eraman behar ditu. Irristaketan hasi aurretik beroketa-ariketak egiteko lurreko leungarria (esterilla) eramatea ere komeni dela esan du Guraso Elkarteak.

Izena emateko epea indarrean dago oraindik. Haurrez gain, bost heldu daude oraingoz apuntatuta. “Gehienbat helduak animatu nahi ditugu”, dio elkarteak. Irakaslearekin harremanetan jarri behar da izena emateko (telefonoa: 699 46 09 75; posta elektronikoa: cabraclivi@yahoo.com).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s