Andrea Toschiren organo kontzertua antolatu du Parrokiak iganderako

Posted: 2011/11/09 in Kontzertuak, Kultura, Musika
Etiketak: , , , ,

Udazkenero ohiko bihurtu den musika kontzertua igandean, azaroak 13, izango da Gabiriako Andre Mari elizan. Organo kontzertua antolatu du Parrokiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Organoaren Lagunak elkartearen laguntzarekin. Andrea Toschi italiarrak joko du elizako koruko organo barrokoan, 1804ko tresna baliotsuan.

Igandean, 12:45 aldera hasiko da Toschiren musika emankizuna, eguerdiko meza bukatu eta jarraian. Esteban Elizondo organo jotzaile eta maisu donostiarrak aurkeztuko du emankizuna, eta errepertorioaren argibideak emango ditu, antolatzaileek iragarri dutenez.

Andrea Toschi Bologna hirian (Italia) jaioa da. G.B Martini Kontserbatorioan organoko diploma lortu zuen, 1982an. Bien bitartean, urte berean Bolognako Unibetsitatean Nekazaritza Zientzietan lizentziatu zen. Gaur egun Piazenzako Giuseppe Nicolini kontserbatorioan irakasle da. 1983tik organoko eta konposizio organistikoko maisu da Italiako hainbat kontserbatoriotan.

Andrea Toschi organo jotzaile italiarra.

Jotzaile modura, Europan eta Latinoamerikan kontzertuak eman ohi ditu, bakarlari modura, duoan (organoa haize tresnekin uztartua) edo orkestrekin. Errusiako eta Italiako irrati publikoetan ere jo izan du. 2004an ‘Organ music of today’ diskoa argitaratu zuen, musika garaikidearekin; 2005ean ‘Giulio Cesare Arresti (1619-1701) – Suonate da Organo di varii Autori’ diskoa atera zuen, Modenako San Agostino elizako 1519ko organo historikoan,

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s