Gabiriako errezil sagarrari buruzko webgunea sortu dute

Posted: 2011/11/08 in Ekonomia, Gizartea, Hedabideak, Nekazaritza
Etiketak: , , , , , , ,

Interneten Gabiriari buruzko beste gune bat dago duela egun oso gutxitatik. Errezil sagarrari buruz sortu dute webgune berria: www.errezilsagarra.com. Aurreko astera arte sarbidea aktibatuta zegoen arren, orain dagoeneko edukiaren zati bat ikus daiteke. Hainbat atal eraikitze prozesuan ditu oraindik.

Zazpi atal ditu webguneak: Aurkezpena, Berezitasunak, Ekoizleak, Errezetak, Loturak, Harremana eta Berriak. Logotipo berezituarekin identifikatzen da, honakoa:

Errezil sagarrari buruzko webgunearen ikurra.

 

Euskaraz eta gaztelaniaz daude testuak, eta nekazaritza arloarekin zerikusia duten beste erakunde edo zerbitzu batzuekin loturak ditu, hiru zehazki. Webgune ekimenaren laguntzaile gisa Gabiriako Udala, Goimen nekazaritza garapenerako agentzia eta Korta jatetxea ageri dira.

Aurkezpenean errezil sagar lehiaketen eta azokaren historia laburra kontatzen da, 1996an Erbie elkarteak lehen aldiz antolatu zuenetik. ‘Berezitasunak’ arloan, sagarrondo motak (frankoa, MM-106 erdi-enanoa eta M9 enanoa bereizten ditu), errezil sagarraren ezaugarri sentsorialak eta lau berezitasun dakartza.

Momentuz bi ekoizleren berri ematen da, baserri bakoitzaren argazkiarekin hornituta, eta ekoizleen produktua erosteko bidea seinalatuta. ‘Errezetak’, ‘Loturak’, ‘Harremana’ eta ‘Berriak’ (azken albisteak biltzeko atala) hutsik daude oraindik, eraikitzen ari direla esaten du.

‘Gabiriarrak’ blogaren eskuin aldeko loturen zerrendatik ere (Blogroll delako saila) zuzenean irits liteke Gabiriako errezil sagarrari buruzko webgunera.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s