Agerreberriko produktuek hirugarren saria lortu dute Beasaingo azokan

Posted: 2011/11/08 in Azokak, Ekonomia, Gizartea, Lehiaketak, Nekazaritza
Etiketak: , , , , , , ,

Beasaingo astearteroko azokak lehiaketaren pizgarria izan du, gaur. Udazkenero egin ohi duten gisan, fruta eta barazki lehiaketa antolatua zeukan gaurko hango udalak. Errezil sagarrarena ere bai, baina azkenean sail horretan ez dute saririk eman, sagar oso gutxi dagoelako eta baserritarrek —banaka batzuek— kantitate txikia eraman ahal izan dutelako.

Agerreberri baserriko Maria Etxezarretak hirugarren saria jaso du Fruitu eta Barazkien 22. Lehiaketan. Aramako Iturriotz baserriko Juan Martin Arizmendik irabazi du lehen saria, eta Beasaingo Atari Eder etxeko Maria Rosario Txintxurretak bigarrena.

Maria Etxezarreta, hirugarren saria jasotzen, gaur goizean Beasaingo plazapean, hango zinegotzi baten eskutik. ÅMM

 

Etxezarretaren postuan deigarria zen esnegorri perretxikuz betetako saskikada apartekoa. Agerreberrikoaren esanetan 12,200 kiloko pisua zuen, denera. Gainontzean, arbi buru txiki-txikiak ere bazituen, barazki barietate handiaren eta ikusgarriaren artean. Piper aukera zabala ere bai, gorri, berde, txorizero, min, eta bestelakoak. Baita kalabazak ere, hazteko “alferrak” badira ere: Mariak azaldu duenez, kuriosoa da han zeukan kalabaza espeziea, lur asko behar baitu hazteko, baina nekez potolotzen da.

Epaile taldean Noare Etxeberriko Jose Inazio Aramendi aritu da, urtero bezala. 21 postu ikuskatu dituzte lau epaileek, ordu eta erdian.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s