Hiru udal batzorderen batzarrak egiteko egunak iragarri dituzte

Posted: 2011/11/07 in Gizartea, Udala
Etiketak: , , , ,

Herritarrentzat zabaldutako udal batzordeek aurreko hilean ekin zioten lanari. Orain, bost komisioetatik hiruk bigarren bilerak egingo dituzte, eta horien egutegi-ordutegiak jakinarazi ditu udalak.

Hauek dira lan-talde bakoitzarentzat egunak eta orduak:

  • Euskara eta Kultura: bihar, asteartea (azaroak 8). 19:30ean, Etxeberri kultur etxean.
  • Hirigintza eta Herri Lanak: etzi, asteazkena (azaroak 9). 19:30ean, Etxeberri kultur etxean.
  • Ongizatea: azaroak 15, asteartea. 19:30ean, Etxeberri kultur etxean.

Herritar gehiagok parte hartu nahi badu, aukera irekita dagoela gogorarazi du Udalak. “Nahiz eta jende ugarik parte hartu duen, bertaratu ez zineten guztioi deia luzatu nahi dizuegu hurrengo bileretara joateko”, dio bandoak.

Bestetik, eta bost udal batzorde eratu zirela kontuan hartuta, falta diren bi lan-taldeen hurrengo bilera-datarik ez dago oraingoz, lehen batzarrean ez zelako zehaztu. Finantzak, eta Komunikazioa eta Garapena komisioak dira horiek.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s