Adinekoen mugikortasunari buruz ikastaroa emango du Pakea Galdosek, Zaldibian

Posted: 2011/11/07 in Gizartea, Ikastaroak
Etiketak: , , , , , ,

Lahar elkarteak antolatuta, Pakea Galdos gabiriarrak ikastaroa emango du aste honetan Zaldibian. Hiru eguneko jarduna izango da, gaurtik asteazkenera bitartean (azaroak 7, 8 eta 9). Hiruna orduko hiru saio izango dira, 17:00etatik 20:15era. Adinekoen mugikortasuna landuko du, doako ikastaroan, gerontologian aditua den Galdosek. Kurtsoa doan da, eta parte hartu nahi duten guztientzat irekia. Aurrez izena eman behar da (663 05 72 23, edo formakuntza@laharelkargoa.com). Zaldibiako kultur etxean da ikastaroa.

Adinekoekin eta mugitzeko arazoak dituzten edadetuekin jarduteko, argibide ugari emango ditu, honako gaietan: mugikortasuna eta garraioa, atsedena, garbitasuna, janztea, elikadura, botikak, komunikazioa, ordenagailua, memoria… Bereziki etxeko espazioetan (etxebizitzan barrena, bainugelan, logelan eta sukaldean) nola lagundu eta mugitzeko beharrezko osagaiak jorratuko dituzte.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s