Ormaiztegitik Zumarragara bitartean autobidea itxi egingo dute, gaur iluntzetik asteartera arte

Posted: 2011/10/28 in Azpiegiturak
Etiketak: , , , ,

Gi-632 autobidea itxi egingo dute gaur, ostirala, iluntzean. Ormaiztegi-Zumarraga zatia ezingo da erabili lau egunean, Zumarragan lanak egin behar dituztelako, gaur egungo autobidea eta Eitzagan eta Argixao azpian eraiki duten Urretxu-Zumarraga-Legazpi lotunea bat egiteko.

Foru Aldundiak zehaztu duenez, gaur 20:00etan itxiko dute autobidea, bi noranzkoetan. Ormaiztegin goiko biribilgunean (Irizar parekoan) irten beharko dute Beasain aldetik  datozenek. Zumarragan, berriz, Eitzagan utzi beharko dute autobidea. Asteartean, 06:00etarako irekitzeko asmoa dute. Hala ere, lanak eta mozketa eguraldiak baldintza ditzakeela aurreratu dute arduradunek.

Printzipioz, gaur iluntzetik astearte goizaldera errepide ‘zaharra’ erabili beharko da, Gi-2632, Alegia, Orbeldi eta Santa Luzia zeharkatzen dituena, Eitzagako mendatera jarraitzeko. Normalean baino trafiko gehiago ibiliko da, beraz.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s