“Praillekume” izandakoak Gabiriako eskolaren gomutan

Posted: 2011/10/18 in Gizartea, Hedabideak, Hezkuntza, Historia, Ondarea
Etiketak: , , , , ,

Aurreko astean aipatzen genuen Berria egunkarian Xabier Mendiguren ezkiotarrak artikulua idatzi zuela fraide pasiotarren Gabiriako eskolan lehenbiziko ikasturtea hasi zenetik 100 urte direla aurten. Bada, jende —eta ikasle izandako— gehiagori gogora etorri zaizkie Gabirian pasatutako mutikotako urte haiek. Gaur beste auzokide batek idatzi prentsan artikulua, Diariovascon: Jexuxmari Mendizabal ormaiztegiarrak.

‘Gabiria’ izenburudun iritzi zutabean, 1959an pasiotarren komentuko eskolan igarotako garaia gogoratzen du ‘Bizargorrik’. “Nire memoria denboraren distantziaren ganduak estaltzen dit. Ezinezkoa zait hari neurria hartzea. Baina sekula nire denboran ahaztuko ez ditut, besteak beste, bi gauza gozo txit onak: bata da, euskaraz irakurtzera eta idaztera bideratu gintuztela (1959an!), eskoletan hitz egitea ere debeku zenean; eta, bestea, amatxok Gabonetan-eta ekartzen zizkidan torradak, etxeko ogiz, irinez, esnez eta arrautzez eginak”, dio Mendizabalek.

Bainuetxe izandako eraikinaren atzeko uharkan “larru-zuritan” bainatzen zirenekoak, “gruta iturridunetik gora arboladi malkartsuan antxumeen moduan jostatzen, barruko frontoian nor baino no jokatzen”…  dira ormaiztegiarrak Gabiriako eskola zaharrean bizi izandako eta akorduan dituen beste istorio batzuk.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s