Baztarrikako gaztak zilarrezko domina lortu du Pirinioetako ekoizleen arteko lehiaketan

Posted: 2011/10/18 in Ekitaldiak, Gastronomia, Lehiaketak, Nekazaritza
Etiketak: , , , , , , , , , ,

Dagoeneko luzea eta oparoa den Baztarrika baserriko gaztaren lorpen zerrendan, asteburu honetan beste titulu bat gehitu dute, gaurko prentsak dakarrenez. Urriaren 15ean eta 16an, aurreko larunbat-igandeetan, La Seu d’Urgellen (Lleida, Katalunia) ospatu da Fira de Sant Ermengol, Pirinioetako gaztagileen arteko artisau gazta lehiaketa. Baztarrikako Eli Elgarrestak gazta zaharrarekin (han gazta-krema esaten diote) irabazi du saria.

Euskal Herriko, Kataluniako, Akitaniako, Andorrako eta Aragoiko ekoizleek parte hartu dute, 120 bat gazta aurkeztuta. Dastatzaile adituek osatu dute epaimahaikoa, 40 lagun. Idiazabal Gazta jatorri izendapenekoak ziren partaide asko, euskaldunak. Tartean Gabiriako Baztarrika gaztandegikoa, banatu dituzten 22 sarietako bat jaso duena.

Fira de Sant Ermengol Kataluniako (eta Iberiar penintsula osoko) dokumentatutako azoka zaharrena dela dio Wikipediak. La Seu d’Urgelleko Udalaren webguneak dio, bestetik, asteburuko bi egunetan 60.000 bisitari igaro direla gazta lehiaketa eta dastaketa azokatik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s