Gabiria zeharkatuko lukeen goi tentsioko beste linea bat eraikitzeko asmoa du REEk: Itsaso-Deikaztelu

Posted: 2011/10/12 in Azpiegiturak, Ekonomia, Ingurumena
Etiketak: , , , ,

Lehen gutxi baldin bazeuden, eta gehiago egiteko asmoak aurrera jarraitzen badu  ere oraindik (Gueñes-Itsaso lineak), goi tentsioko argindar linea bat gehiagok zeharka lezake etorkizunean Gabirian. REE Red Eléctrica de España enprseak Itsasotik Deikaztelura goi tentsioko argindar linea bat eraikitzeko plana aurkeztu du. Gipuzkoako eta Nafarroako 166 udalerritan kezka eragin du asmo horrek.

Nafarroako Estellerrian dago Deikaztelu, Lizarratik hegoaldera. Itsasoko argindar estaziotik haraino 120 kilometro luzeko linea eraikitzea aurreikusi du REEk. Noski, bidean erdiz erdi Gabiria zeharkatuko luke. 400.000 voltioko indarra garraiatuko luke. Esan dutenez, lehenago polemika sortu eta bertan behera geratu zen Castejon-Gasteiz goi tentsioko linearen ordezkoa litzateke proiektu hau.

Irailaren 17an batzarra egin zuten eragina jasango duten udaletatik 50ek, Berriozarren (Nafarroa). Argindar linea horren beharrik ez dagoela, ingurumenean Natura 2000 Sarean sartutako eremuak zeharkatuko dituela, eta osasun aldetik ere legediak zehaztutako “zati handi bat” ez duela betetzen esan zuten. Herriguneetatik gutxienez 500 metrora jarri beharra dagoela dio legeak, eta gertuago aurreikusten du zenbat tokitan (Zerainen, adibidez).

Plataforma bat eratzea ere erabaki zuten herriek. Bestetik, REEk proiektua abuztuan bidali izana ere deitoratu zuten. Esan zutenez, proiektuaren txostena abuztuaren 3-4an hasi zen lineak ukituko lituzkeen herriko udaletxeetara iristen, eta hilabeteko epea ematen zuen helegiteak aurkezteko; “urteko garai txarrenean”, oporrengatik.

Deikaztelun azpiestazio elektriko bat eraikiko dute, linea horrekin batera. Baita Muru-Artederretara joango den beste linea bat ere. Informazio gehiago, Sustrai Erakuntza Fundazioaren txosten honetan, proiektuaren ingurumen inpaktuen azterketatik ateratako ondorioak bilduta:

Itsaso-Deikaztelu linea elektrikoaren inpaktuen analisi laburtua (PDFn) (Sustrai Erakuntza Fundazioa)

Txosten honetan jasotzen denez, proiektutik aterata, Itsasotik Orkoienera (Nafarroa)  bitartean gaur egun dagoen 220 kV-eko linearen trazatua baliatuko lukete 400ekoa jartzeko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s