Azaroaren 20ko hauteskundeetarako, ekitaldiak egiteko eta kartelak jartzeko lekuak zehaztu dituzte

Posted: 2011/10/11 in Politika
Etiketak: , , , , , , ,

Hilabete pasatxo geratzen da Espainiako hauteskunde egunerako, azaroaren 20rako. Hauteskunde Batzordeek zehaztu dituzte herri bakoitzean ekitaldi publikoak non egin ahalko diren, bakoitzaren jende-edukiera eta ordutegia finkatuz. Baita hauteskunde kartelak non kokatu behar diren ere. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu du Azpeitialdeko Hauteskunde Batzordeak ediktua, Gabiria eremu horri baitagokio.

Gabirian kartelak doan jartzeko tokiak hauek dira, zehaztapen ofizialaren arabera:

  • Herri guneko paneletan.
  • Gabiriako sarbideetan.
  • Aztiria eta Alegia auzoetako herri guneetan.

Hauteskunde ekitaldiak egiteko, berriz, bi leku publiko finkatu dituzte, jendaurreko jarduerak egiteko:

  • Gabiriako kultur etxea. 100 pertsonarentzat edukiera.
  • Alkain-Buru pilotalekua. 1.000 pertsonarentzat edukiera.

Ekitaldientzat ordutegia 17:00etatik 21:00etara mugatu dute, egunero.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s