Bost udal batzordeak datorren astean hasiko dira lanean, lehenengo bilerak eginez

Posted: 2011/09/30 in Bilerak, Gizartea, Udala
Etiketak: , , , , ,

Gabiriako Udalak aste honetan etxeetara zabaldu duen bandoaren bidez, udal batzordeak funtzionamenduan hasteko deialdia egin du, eta lan-taldeetan parte hartzeko gonbita iritsarazi die herritarrei. Bost batzorde eratu zituen udalak, eta datorren astean egingo ditu horietako bakoitzak aurreneko bilerak, egun banatan bilera bat.

Bilera guztiak Etxeberri kultur etxean izango dira, denak 19:30ean hasita, honako egunetan:

  • Astelehena, urriak 3: Euskara eta Kultura Batzordea.
  • Asteartea, urriak 4: Ongizate Batzordea.
  • Asteazkena, urriak 5: Hirigintza eta Herri Lanen Batzordea.
  • Osteguna, urriak 6: Finantza Batzordea.
  • Ostirala, urriak 7: Garapen eta Komunikazio Batzordea.

Batzordeak erabat irekiak izango direla aurreratu du udalak bandoan, “herritarren parte-hartzea zabalagoa” izan dadin. Parte hartu nahi duen edonorentzat zabaldu du aukera. “Batzorde hauetan eztabaidatuko dira herrian hartu beharreko erabaki asko”, dio bandoak.

Bost batzordeen barrenean txertatu dituzte gaiak. Hala, lan-talde bakoitzak honako esparruak izango ditu jorragai, bandoan aipatzen diren ordena berean:

  • Euskara eta Kultura: kultur etxea, ‘Makilari’ aldizkaria, festak, eskola eta haur eskola, kultur astea, herriko kultura taldeak.
  • Ongizatea: jubilatuak, gazteak, etorkinak, emakumeak, haurrak.
  • Hirigintza eta Herri Lanak: obrak, azpiegiturak, auzoak, etxebizitza, baserriak.
  • Finantzak: diru kontuak, aurrekontuak.
  • Garapena eta Komunikazioa: informazioaren zabalpena eta jasotzea; webgunea.

Udalak azaldu du “oso garrantzitsua” dela herritarren batzordeetan parte hartzea, “udalaren funtzionamendu egokirako”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s