Osinalde bola txapelketa, adinez nagusi

Posted: 2011/09/28 in Kirola, Lehiaketak
Etiketak: , , ,

Hemezortzigarren ekitaldia izango du larunbat honetan Gabiriako Osinalde Bola Txapelketak. Etzi damu, urriaren lehenean, jokatuko da denboraldiko azkenetariko bolatea. Arratsalde partean da, eta izena 17:00etatik 18:00etara bitarteko ordubetean eman ahalko da.

Antolatzaileak Osinalde elkartea eta Udala diren arren, enpresa eta establezimendu ugariren laguntza jasotzen du txapelketak. Hauek babestu dute, sariak eta opariak ematerakoan: Aztiri erretegia (Gabiria), Ostatu jatetxea (Gabiria), Korta jatetxea (Gabiria), Goiko-Luz argikuntza (Eibar), Aramendi burdinak (Gabiria), Gamesa industria hornigaiak (Olaberria), Iñaki Campos Harategia (Ormaiztegi), Murua harategia (Ormaiztegi), Biok industria hornigaiak (Salbatore, Beasain), Ibai-Ondo altzariak (Beasain), Jos&Bel ile-apaindegia (Ordizia), Askain aspirazioak (Beasain), Jatur hornigaiak (Lazkao).

Sariak, berriz, hauexek. Sailkapen orokorreko lehen bostek, lehenengo hiru gabiriarrek, eta 18 urtetik beherako aurreneko hirurek jasoko dute saria edo opariren bat. Horiez gain, zazpiko gehien botatzen dituenarentzat Murua harategiko odolki sorta dago. Dirutan, adibidez, 310 euro banatuko dira, baita izen-emateetatik lortutako guztia ere.

SARIAK:

  1. Txapela, gazta, bi botila ardo, 70 euro, eta sarrerako diruaren %40.
  2. Gazta, bi botila ardo, 60 euro eta sarrerako diruaren %30.
  3. Gazta, bi botila ardo, 50 euro eta sarreraren %20.
  4. Bi botila ardo, 40 euro eta sarreraren %10.
  5. Bi botila ardo eta 30 euro.

Herritarrentzat:

  1. Txapela, gazta eta bi afari Kortan.
  2. Gazta eta bi afari Aztiri erretegian.
  3. Txuletak, Iñaki Campos Harategikoak.

Gazteentzat:

  1. ‘Etxahun Garaikurra’ eta 25 euro.
  2. 20 euro.
  3. 15 euro.

Osinalde bola txapelketa

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s