Aizkorri-Goierri futbol eskolak entrenamenduetan hasteko deia egin die herriko haurrei

Posted: 2011/09/22 in Gizartea, Hezkuntza, Kirola
Etiketak: , , , , , , ,

Eskola kirola eta futbol denboraldia udako etenaren ondoren berriro martxan hasi direnean, Aizkorri-Goierri futbol eskolak futbolean hasi nahi duten haur gabiriarrei deialdia egin die. Entrenamenduak igande honetan hasiko dituzte, irailaren 25ean, Segurako Alustitza zelaian.

Gabiriako haurrez gain, Goierriko beste herri txiki batzuetara ere zabalik dago futbol eskola. Ormaiztegi, Segura, Zegama, Mutiloa, Ezkio-Itsaso eta Idiazabal. Beasaingoak eta Ordiziakoak ere badabiltz. Herri horietako guztietako jokalariak dabiltza gaur egun. 2000 eta 2004 urteen artean jaiotako neska-mutikoak ariko dira aurten, benjamin aurre, benjamin (lehen eta bigarren urtekoak), alebin misto eta alebin mutilen (2. urtekoak) artean. Alebin mutilek astean zehar entrenatuko dute, eta gainontzeko denek igande goizetan.

Matrikula garaia denboraldiaren hasiearekin batera ireki zuten. Epea urriaren 14an bukatuko da. Informazioa eskatzeko: goierrife@hotmail.com.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s