Gorka Maizek bosgarren egin du G Puntuko Azkoitiko saioan, azken ariketara puntuazioan buru iritsi eta gero

Posted: 2011/09/18 in Bertsolaritza, Kultura, Lehiaketak
Etiketak: ,

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan bere lehenengo parte-hartzea duen honetan, handia egiteko zorian izan da Gorka Maiz, gaur, G Puntuko final zortzirenetako zazpitik bigarren saioan, Azkoitian. Bertso aldi ederra burutu du lehiaketaren joanaren gehienean, eta azken ariketaren faltan (kartzelakoa) puntuazioan lehenengo zegoen. Kontuan izanda final-laurdenetara saio bakoitzaren irabazlea zuzenean sailkatzen dela, esku-eskura izan du aukera hori. Kartzelakoan hustu zaio, ordea, puntu zakua, eta alde gaindiezina atera diote gainontzeko kantukideek.

Gorka Maiz, Azkoitiko Baztartxo antzokian, igandean. Arg.: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

 

Andoainen berrekin zion atzo G Puntuak udazkeneko faseari, eta gaur Azkoitian zen bigarren saioa. Gorkak gaurko seikotetik bosgarren geratu behar izan du, 435 punturekin. Atzo kantatu zuten seiekin bateratuta, bederatzigarren dago une honetan sailkapen orokorrean. Ia ezinezko dauka, beraz, aurrerago egitea.

Hauxe da gaurko saioaren puntuaketa, ariketaz ariketa (gpuntua.com-etik):

Iparr. 8ko
txikia
(binaka)
Bakarka
(puntuak
+oina)
8ko
handia
Kartzela Guztira
Xabier
Sukia
85 91.5 81 98 95 450.5
Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” 101 85 87.5 91 96 460.5
Gorka Azkarate 87.5 85.5 88.5 90 90.5 442
Ibai Esoain 101.5 72.5 86.5 87.5 99 447
Asier
Azpiroz
79 89 85 76 79 408
Gorka Maiz 91.5 94 92.5 87.5 69.5 435

‘Iparragirre abila dela’ doinuaren ariketan ondo ekin dio lan puntuagarriari gabiriarrak: hirugarren. Hurrengo bi lanetan nabarmendu egin da, eta bai binaka ofiziotan, bai bakarkako jardunean, bietan puntuazio altuena erdietsi du, partzialean. Bost lan baliagarrietatik hiru joanak zirenean, ordurako buruan jarrita zegoen Maiz, behin-behineko 278 punturekin, erdibidean, bigarren zihoan Xamoari 4,5 puntuko aldea aterata, eta hirugarren zegoen Gorka Azkarateri 16,5. Azken aurreko ariketan eutsi egin dio lidertzari, nahiz eta zortziko handiko lanketan puntu gutxixeago batu.

Azkenean, kartzelan, ezin izan du borobildu ordu arteko saio bikaina. Gainontzeko bertsolariek ez dute hutsik egin, erregular iraun dute bukaeraraino, eta Gorka aukerarik gabe geratu da.

Deigarria da atzoko eta gaurko saioetako puntuazioen diferentzia ere. Gaur, Azkoitiko saioa irabazi duen Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’-k baino  (460) puntu gehiago jaso zituzten atzo kantatutako sei betsolarietatik bostek.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s