Okerrak zuzendu nahiz: liztor habia ez da asiar espeziekoena, europarrekoena baizik

Posted: 2011/09/16 in Ingurumena, Natura
Etiketak: , , , , ,

Herenegun aipatzen genuen blog honetan Agerre baserriko lurretan aurkitutako habia asiar liztorrarena zela. Bada, ez. Itxuraz oso-oso antzekoa eta kalte eragiten ere parekoa den beste espezie batekoa da: Vespa crabro (eta ez Vespa velutina). Europar liztorrarena da (gaztelaniaz ‘avispón’). Alegia, bertako espeziea. Horrek esplika lezake duela bost urte ere mota horretako liztorrak herrian bertan egotearen kontua.

Gipuzkoako Erlezein Elkarteak argitu duenez, europar liztor tzarrak lepoa kolore gorriztakoa du, eta eta asiarrak beltzaxka. Vespa crabro jatorriz Europan eta Asian hedatuta zegoen, baina XIX. mendean Ipar Amerikara iritsi zen. 25-35 milimetro luze izan ohi dira erreginak, langileak txikixeagoak.

Erreginak udaberrian ernetzen dira lozorrotik, eta habia egiteko leku egokia bilatzen dute: enbor zuloak edo gizakiek eraikitako eraikinen barruak. Asiar liztorrak, aitzitik, zuhaitz garaietan eraiki ohi ditu erlauntzak, metro askora.

Beraz, oraingoz Gabirian asiar liztorraren presentziarik ez dagoela esan beharko da. Barkamen eskaera informazio okerrak sor zitzakeen eragozpenengatik.

Konparatiba gisara, hemen espezie baten eta bestearen arteko aldea ikusteko argazki parea:

Asiar liztorra (Vespa velutina). GEE

Europa liztorra (Vespa crabro), Agerre inguruan aurkitua. AMM

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s